Krisi Ekonomikoa -
Eurogunea
Zipreko aurreztaile txikiei aparteko zerga ez ezartzea onartu dute
Euroguneko Ekonomia ministroek Zipreren proposamena onartu dute, eta, ondorioz, bankuan 100.000 euro baino gutxiago dituzten herritarrek ez dute aparteko zergarik ordainduko.
Erredakzioa
Euroguneko Ekonomia ministroek Zipreren proposamena onartu dute gaur. 100.000 eurotik beherako aurrezkia duten herritarrek ez dute aparteko zergarik ordainduko, nahiz eta hasiera batean neurria inposatu.
"Aurrizki txikiak eta handiak tratamendu ezberdina" izan behar dutela pentsatzen jarraitzen du euroguneak, "eta 100.000 eurotik beherako aurrizkiak erabat bermatzearen garrantzia berretsi du", azaldu du Jeroen Dijsselbloem Euroguneko presidenteak agiri batean.
Horrela, Zipreko Gobernuari aurrizki txikien tasa murriztea eskatu diote euroguneko Ekonomia ministroek, baina diru-bilketa mantenduz. Ondorioz, 100.000 eurotik gorako kontuei zerga handiagoa aplikatu beharko die.
Euroguneak ezohiko bideokonferentzia egin du, eta Espainiak 100.000 eurotik beherako aurrizkiei aparteko zergarik ez aplikatzea eskatu du, iturri diplomatikoen arabera.
Bankuak, ostegunera arte itxita
Martxoaren 19an eta 20an bankuak itxita egotea erabaki dute Zipreko agintariek "finantza sektorearen egonkortasuna bermatzeko", baina Euroguneak "Zipreko agintariei eta Parlamentuari erabaki azkarra" eskatu die, "adostutako neurriak berehala martxan jartzeko".
Bankuak datorren ostegunera arte itxita egongo dira, Zipreko Banku Zentralak iragarri duenez.
Era berean, Laiki Bank eta el Hellenic Bank Zipreko banku nagusien sukurtsalak itxita egongo dira Grezian, entitateek jakitera eman dutenez.