Krisi Ekonomikoa -

Krisia Eurogunean

Kapital mugimenduak mugatuko direla berretsi du Anastasiadisek

Azkenean Zipreko bankuek ez dituzte ateak astearte honetan zabalduko. Irekiera ostegunera arte atzeratzea erabaki du Zipreko Banku Zentralak.

Nikos Anastasiadis Zipreko presidentea. EFE
Nikos Anastasiadis Zipreko presidentea. EFE
Nikos Anastasiadis Zipreko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikos Anastasiadis Zipreko presidenteak telebista bidez iragarri duenez, banketxeak irekitzearekin batera kapital mugimenduak mugatuko dira.

"Zipreko Banku Zentralak, Parlamentuan bozkatu diren legeak aintzat hartuta, transakzioei mugak jarriko dizkie. Behin-behineko neurria da eta pixkanaka-pixkanaka desagertuz joango da", azaldu du.

Azkenean Zipreko bankuek ez dituzte ateak astearte honetan zabalduko. Irekiera ostegunera arte atzeratzea erabaki du Zipreko Banku Zentralak.

Zipreko banku guztiek euren softwarea goizaldeko akordiora moldatu eta ostegunean zabalduko dute, Zipreko Banku Zentralak jakitera eman duenez.

Martxoaren 16az geroztik Zipre bankuak itxita daude, eta dirua lortzeko bide bakarra kutxazain automatikoak izan dira, nahiz eta horretarako mugak jarri.

Dijsselbloemek atzera egin du

Ziprerentzako adostutako erreskate plana euroguneko bankuen arazoak konpontzeko eredua dela adierazi du Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak Financial Times egunkarian.

"Arriskuak atzeratu ditugu bart", esan du Dijsselbloemek akordioa sinatu eta ordu batzuk geroago.

Dijsselbloem efe

Dijsselbloem efe

Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE

"Banku batean arriskua sumatzen bada, gure aurreneko planteamendua hau izan beharko litzateke: 'Ondo da, zer egingo du bankuak konpontzeko? Zer egin behar du berriz kapitalizatzeko? Bankuak ezin badu akziodunen inguruan hitz egingo dugu eta entitatea kapitalizatzen lagun dezaten eskatuko diegu, beharrezkoa izango balitz", gaineratu du.

Hala ere, beranduago Dijsselbloemek Zipreko erreskatea "irtenbide bakarra" izan dela goraipatu du, eta etorkizunean beste banku batzuei laguntzeko "eredu" gisa erabiliko ez dutela erantsi du.

"Dijsselbloemek ez zuen eredurik aipatu elkarrizketan", adierazi du Eurotaldeko presidentearen bozeramaileak.

Espainiako burtsak % 2,27 egin du behera

Espainiako burtsak urteko laugarren beherakadarik handiena izan du gaur, % 2,27. Horrela, galderak pilatzen jarraitu du Dijsselbloemen adierazpenen ostean.

Arrisku-saria 348 puntutik 362 puntura igo da eta Ibex 35 indize nagusiak 188,90 puntu galdu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea