Krisi Ekonomikoa -

Finantza-erreskatea

100.000 euroko gordailuentzat % 37ko zerga berretsi du Zipreko Bankuak

Halaber, litekeena da Zipreko Bankuak ez bermatutako diru-gordailuek % 60ko zerga ordaindu behar izatea. Hala ere, 100.000 eurotik beherako diru-gordailuak bermatzen jarraituko du Zipreko Gobernuak.

Zipreko Bankua, Zipreko finantza erakunde nagusiena. Argazkia: EFE
Zipreko Bankua, Zipreko finantza erakunde nagusiena. Argazkia: EFE
Zipreko Bankua, Zipreko finantza erakunde nagusiena. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zipreko Bankuak, Zipreko finantza erakunde nagusienak, larunbat honetan berretsi duenez, 100.000 eurotik gorako diru-gordailuak duten herritarrek % 7,5eko zerga berezia ordaindu beharko dute.

Halaber, litekeena da Zipreko Bankuak ez bermatutako diru-gordailuek % 60ko zerga ordaindu behar izatea.

Prozesua hurbiletik jarraitzen ari diren hainbat iturrik adierazi dutenez, diruaren % 22,5ak ez du errentagarritasunik eskainiko, eta gainerako % 40 bankuak eskainitako interesen mende geratuko da. Halaber, 100.000 eurotik beherako diru-gordailuak bermatzen jarraituko du Zipreko Gobernuak.

Gobernuaren kalkulua

Michalis Sarris Zipreko Finantza ministroak asteartean egindako kalkuluen arabera, baliteke 100.000 eurotik gorako gordailuek % 40ko zerga izatea. "Ehuneko zehatza oraindik erabaki behar da, baina nabarmena izango da", aurreratu zuen Sarrisek, "litekeena da % 40koa izatea".

Hitzartutako erreskatearen baldintzen arabera, Laiki Banken bermatutako diru-gordailuak Zipreko Bankura eramango dituzte. Bitartean, 100.000 eurotik gorako gordailuak "banku txar" batean utziko dituzte izoztuta eta galerak pairatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea