Krisi Ekonomikoa -
Langabeen protesta
Lan publikoetan bizkaitarrak kontratatzeko eskatu dute, Bilbon
Manifestariek San Mamesen bukatu dute protesta; izan ere, langabeen asanbladaren arabera, "bertako lanetan dauden langileen % 80 portugaldarrak dira".
Erredakzioa
200 lagun inguru kalera atera dira Bilbon, Bizkaian egiten diren lan publikoetan bertako langileak kontratatzeko eskatuz.
18:00etan atera da manifestazioa eta San Mamesera abiatu dira, horixe baita eurek eskatu duten lanetako bat. Langabeen asanbladaren arabera, "bertan dauden langileen % 80 Portugaleko lagunak dira, merkeagoak direlako eta EAEn dauden hitzarmenik gabe lan egiten dutelako".
"Enplegua banatu. Bizkaia lan publikoetan" lelopean egin dute manifestazioa. Halaber, "lana auzoan, lana auzoarentzat" bezalako leloak ere ikusi ahal izan dira protestan, baita "harrobia kirolean, harrobia ere lanean" bezalako pankartak ere, Athleticeko futbolariei aipamen eginez.