Krisi Ekonomikoa -

Zuzenketak eskatu dituzte

Bruselaren 'errieta' onartu du Rajoyk, 'datu zaharrak erabilita ere'

Presidenteak azaldu duenez, 2009tik 2011ra arteko datuak kontuan hartuta egin du txostena Europako Batzordeak. ''Europa birpentsatu'' eta integrazioa azkarrago egiteko deia egin du presidenteak.

Mariano Rajoy. EFE
Mariano Rajoy. EFE
Mariano Rajoy. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiaren ekonomiaren desoreken inguruan Europako Batzordeak egindako ''errieta'' onartu du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, baina, txostena egiteko datu zaharrak erabili dituztela argitu du. Halaber, Espainia egiten ari den sakrifizioen aurrean, babes handiagoa eskatu die Europar Batzordeko erakunde eta bazkideei.

Europako Kontseiluaren azken erabakien berri emateko agerraldia egin du Rajoyk Diputatuen Kongresuan, eta Espainiaren desorekak 'gehiegizkoak' direla ohartaraziz Bruselak kaleratutako txostenarekin bat egin du agerraldi horrek.

Bruselak plazaratutako desoreken harira, Rajoyk esan du 2009tik 2011ra arteko datuak kontuan hartuta egin duela txostena Europako Batzordeak. Halaber, hilaren 26an Ministroen Kontseiluak Erreformen Bigarren Plan Nazionala onartuko duela berretsi du presidenteak, eta plan hori Bruselara igorriko dutela.

Rajoyk, bestalde, ''Europa birpentsatu'' eta integrazioa azkarrago egiteko deia egin du, eta, Espainia egiten ari den sakrifizioen aurrean, babes handiagoa eskatu die Europar Batzordeko erakunde eta bazkideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea