Krisi Ekonomikoa -

Neurrira ezarritako muga

Montorok dio defizit berriak ez lituzkeela erkidego guztiak kaltetuko

Europak Espainiari ezarritako defizita malgutuko balu, agindutakoa bete duten erkidegoak ez lirateke kaltetuak irtengo, Montoro ministroak agindu dienez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenean erkidego bakoitzarentzat defizit-muga ezberdina ezarriko balitz, agindutakoa bete duten erkidegoak kaltetuak irtengo ez liratekeela agindu die Cristobal Montoro Ogasun ministroak muga bete duten PPren agindupean dauden erkidegoei.

Hala baieztatu dute zenbait kontseilarik Montorekin eta Maria Dolores de Cospedal PPko idazkariarekin egin duten bileratik irtetean. Izan ere, PPk agintzen duen erkidegoetako Ogasun ordezkariekin eta gainontzeko erkidegoetako zenbat ordezkarirekin bilera egin dute asteazken honetan Montorok eta Cospedalek.

Beraz, Europako Batzordeak Espainiari ezarritako defizit-muga malgutuko balu, muga berria administrazioen artean banatzerako orduan, eta erkidego bakoitzarentzat defizit-muga ezberdina ezarriko balitz, ''irizpide objektiboak'' hartuko lirateke kontuan, Montorok ziurtatu dienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea