Krisi Ekonomikoa -

Europako Inbertsio Bankuarekin

ETEak finantzatzeko mailegua negoziatzen ari da Jaurlaritza

Akordioa lortuz gero, 150 milioi euro jasoko lituzke Jaurlaritzak Europako Inbertsio Bankuaren eskutik, ondoren enpresa txiki eta ertainei emateko.

Ricardo Gatzagaetxebarria Finantza eta Ogasun sailburua. (Artxiboko irudia).
Ricardo Gatzagaetxebarria Finantza eta Ogasun sailburua. (Artxiboko irudia).
Ricardo Gatzagaetxebarria Finantza eta Ogasun sailburua. (Artxiboko irudia).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza 150 milioi euroko mailegua negoziatzen ari da Europako Inbertsio Bankuarekin, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak jakinarazi duenez. Enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko erabiliko du Jaurlaritzak diru hori.

Xehetasunen berri eman du Ogasun eta Finantza sailburuak ostegun honetan kazetarien aurrean, iragan martxoaren 25ean Eusko Legebiltzarrean ekimena aurkeztu ostean.

Hala, mailegua amortizatzeko 12 urteko epea izango du Jaurlaritzak, interesa % 1 eta % 1,5 artekoa izango da, eta interesak lehen 5 urteetan ordainduko ditu. Halaber, eragiketa horrek ez dio Eusko Jaurlaritzaren defizitari eragingo "maileguak emateko mailegu bat baita".

Pascal Gomez SEA Arabako enpresarien elkarteko presidenteak aitortu du finantziazioa dela jarduera ekonomikoa baldintzatzen duen faktore nagusietako bat eta, gogora ekarri duenez, duela urtebete enpresen % 57k zituzten finantziazio arazoak, eta orain ia 10etik 8k. Gainera, Gomezek azpimarratu du EAEko enpresa txiki eta ertainek Alemanian halako bi ordaintzen dutela maileguengatik.

Bestalde, Gomezek arduraz jokatzeko deia egin die alderdi politikoei "euskal erakundeei aurrekontuen egonkortasuna emateko". Haren esanetan, egonkortasun horrek "erakargarriago" egingo du EAE erosleentzat eta irudi "serioagoa eta sendoagoa" emango du euskal ekonomiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea