Krisi Ekonomikoa -
Bizkaiko Auzitegiak
% 24ko interesak dituen hipoteka-mailegu bat gehiegizkotzat jo dute
% 24ko berandutzako interesak gehiegizkoak direla ondorioztatu du Bizkaiko Auzitegiak.
Erredakzioa
1998. urtean emandako hipoteka baten klausula bat, % 24ko berandutzako interesak ezartzen dituena, gehiegizkoa dela ebatzi du Bizkaiko Auzitegiak.
Mailegu baten klausula bat gehiegizkoa zela ondorioztatu zuen Bilboko epaitegi batek eta banketxeak helegitea jarri zuen. Gaur ezagutu den epaiaren arabera, helegite hori baliogabetu du Auzitegiak. Mailegua 49.740 eurokoa zen, baina horri interesengatik beste 14.922 euro gehitu behar zaizkio.
Bizkaiko Auzitegiak azken egunetako Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiak ekarri ditu gogora. Horien arabera, legez kanpoko kontratu edo klausularen bat atzemanez gero, epaitegiek hori baliogabetzeko ahalmena dute.
Hala ere, arau orokor gisa, hipotekak indarrean jarraituko duela esan du Auzitegiak, klausula zehatzen bat baliogabetu arren. Era horretan, "aldeei epaiaren berri eman eta egungo araudien baitan klausula horiek eztabaidatzeko deia" egin die.