Krisi Ekonomikoa -

Diru Funtsaren aurreikuspena

Rajoy: 'Sozialistek aplikaturiko neurriek eraman dute zulora ekonomia'

Espainiako presidentearen hitzetan, beste politika ekonomiko bat egiteko garaia da.

Mariano Rajoy Diputatuen Kongresuan egindako aurreko agerraldi batean. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Diputatuen Kongresuan egindako aurreko agerraldi batean.
Mariano Rajoy Diputatuen Kongresuan egindako aurreko agerraldi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Alderdi Sozialistari egotzi dio ekonomiaren gaur egungo egoera, Espainiako Diputatuen Kongresuan. Aurrez, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak Rajoyri leporatu dio "Espainiako ekonomia hilzorian egotea".

Gobernuaren kontrol saioa egiten ari dira asteazken honetan Diputatuen Kongresuan, eta Rajoyk eta Rubalcabak elkarri leporatu diote krisi ekonomikoaren erantzukizuna.

"Sozialistek aplikatutako neurriek hil dute Espainiako ekonomia", adierazi du Rajoyk. Espainiako presidenteak nabarmendu duenez, beste politika ekonomiko bat egiteko garaia da. Apirilaren 26an Erreformen Plan Nazionala eta Egonkortasun Programa onartuko ditu Ministro Kontseiluak, eta, ondoren, Bruselara bidaliko ditu, Europaren onespena jasotzeko.

Helburua hazkunde ekonomikoa lortzea eta enplegua sustatzea izango da. Horretarako, Espainiako Gobernuak neurri berriak onartuko ditu: zerga-politika aldatuko du ekintzaileen mesedetan, administrazio publikoa erreformatuko du, pentsioen jasangarritasuna bermatzeko neurriak hartuko ditu, ekintzaileen legea onartuko du eta energiaren legea moldatuko du, telekomunikazioak bultzatuko ditu eta garraio sektorea malgutuko du.

"Espainiako ekonomia malgutzea da kontua, lehiakorragoa izateko eta aurreikuspenei aurre egiteko", Rajoyren esanetan.

Presidenteak esan duenez, Europako Batzordeak bere azken txostenean Espainian desoreka ekonomikoak zeudela adierazi bazuen ere, ez zion Gobernuari eskari zehatzik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea