Krisi Ekonomikoa -
Lan Ordezkaritzan
Corrugados enpresa ixteko txostena aurkeztu dute Madrilen
Azpeitiko eta Lasaoko bi lantegiak itxi eta 370 pertsona kaleratuko dituzte, eta zeharkako beste 100 lanpostu galduko dira.
Erredakzioa
Gallardo Taldeak gaur arratsaldean aurkeztu du Azpeitiko eta Lasaoko Corrugados lantegiak ixteko txostena Lan Ordezkaritzaren aurrean.
Corrugados itxita, 370 enplegu zuzen eta zeharkako beste 100 galduko dira. Itxierak eragin zuzena izango du Azpeitiko eta, oro har, Urola Kostako ekonomian.
Langileen ordezkariak Eusko Legebiltzarrean izan dira gaur, eta oso haserre mintzatu dira, kanpotik hartutako erabaki batek eskualde oso bateko diru-iturri nagusia agortu duelako. Zuzendaritzak izan duen "jarrera inposatzailea" salatu dute.
Enpresak diru-laguntza publikoak jaso dituen neurrian, erakundeek esku hartu beharko luketela diote langileek, eta, batez ere, espedientea hemen izapidetu beharko litzakeela.
Enpresa bizirik mantentzeko nahikoa arrazoi badaudela sinetsita joan dira langileak Madrilera; han jaso dute enpresa ixteko erabakiaren jakinarazpena.