Krisi Ekonomikoa -
Defizita
Portugalek 800 milioiko murrizketak iragarri ditu zerbitzu publikoetan
Auzitegi Konstituzionalak hainbat murrizketa legez kanpokotzat jo eta gero Aurrekontuetan sortutako zuloa saihestea dute helburu iragarritako neurriek.
Erredakzioa
Portugalgo Gobernuak 800 milioi euroko murrizketa iragarri du zerbitzu publiko guztietan eta gastu publikoan 500 milioi aurreztu nahi ditu. Iragarritako murrizketa berriekin Auzitegi Konstituzionalaren epai batek hainbat murrizketa legez kanpoko jo eta gero Aurrekontuetan sortu den zuloa saihestu nahi dute.
Portugalgo Exekutiboak, goizalderarte luzatu den Ministro Kontseilu baten ostean, egun hauetan Lisboan diren Troikako arduradunekin adostutako lehen neurrien berri eman du. Murrizketak arloka zenbatekoak izango diren "zehaztu gabe" dago, halaber, neurri horiek oposizioari, enpresaburuei eta sindikatuei ez dizkiete aurkeztu oraindik.
Gobernuaren arabera, murrizketek, herrialdearen BPGren % 0,5ekoak, 78.000 milioi euroko finantza erreskatearen beste zati bat jaso ahal izateko balioko dute.