Krisi Ekonomikoa -

Sozialisten proposamena

Krisitik irteteko 'akordio zabalak' negoziatzea proposatu du PSEk

Sozialistek jeltzaleei eskua luzatu diete lau ardatzen gainean akordioa lortzeko: Ekonomia eta enplegua, zerbitzu publikoen jasangarritasuna, administrazio publikoak, eta zerga erreforma.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, aurreko agerraldi batean. Argazkia: EiTB
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, aurreko agerraldi batean.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, aurreko agerraldi batean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi ekonomikoa gainditzeko "akordio zabalak" negoziatzea proposatu dio PSE-EEk EAJri. Halaber, gainerako alderdi politikoei ere balizko itun egonkor horretan parte hartzeko deia egin diete sozialistek.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak prentsaurrekoa eskaini du ostiral honetan Bilbon, eta Jaurlaritzak aurrekontu proiektua atzera botatzeko hartutako erabakia eta krisi ekonomikotik ateratzeko egindako proposamena izan ditu hizpide.

Aurrekontuak atzera botata, Urkulluren Gobernuak "porrot" egin duela uste du Patxi Lopezek. Horren ustez, EAJ ez da inorekin akordioa lortzeko gai izan, eta ez du bere jarrera Eusko Legebiltzarrean babesteko adorerik izan.

Krisi ekonomikoa gainditzeko, lau ardatzeko ituna sinatzea proposatzen dute Euskadiko sozialistek. Euskal ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko egitasmo bat izango da ardatz horietako bat.

Zerbitzu publikoen jasangarritasuna bermatzeko beste akordio bat ere itxi nahi dute sozialistek, batez ere, osasun, hezkuntza, eta gizarte politiken alorretan.

Hirugarrenik, administrazio publikoen antolaketan aldaketak egin nahi dituzte, bikoiztasunak saihesteko eta eraginkortasuna hobetzeko.

Azkenik, zerga alorrean erreforma sakona egitea eskatzen dute, eta iruzurrari aurre egitea lehentasuna izatea nahi dute.

"Euskal gizartearen zerbitzura egongo diren akordioak behar ditugu, eta Aurrekontuek balizko akordio horiei sostengu ekonomikoa eman beharko diete", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Ekonomia albisteak PSE-EE Bizkaia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea