Krisi Ekonomikoa -

M-30

EH Bilduk greba orokorra babestuko du 'inflexio-puntua izan dadin'

"Euskal Herriarentzat burujabetasun osoa" eskatu du EH Bilduk, "Espainiak duen eredua ez den formula ezberdin baten alde egiteko".

Greba orokorrari atxikimendua eman dio EH Bilduk. EFE
Greba orokorrari atxikimendua eman dio EH Bilduk. EFE
Greba orokorrari atxikimendua eman dio EH Bilduk. EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gehiengo sindikalak maiatzaren 30erako deitu duen greba orokorra "aktiboki babestuko duela" esan du EH Bilduk, "arrakastatsua eta inflexio-puntua izan dadin, eta eredu sozial eta ekonomikoa aldatzeko".

Bilboko itsas museoan egindako elkarretaratzean, besteak beste, Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz eta Laura Mintegi egon dira. Oskar Matutek adierazpena irakurri du gaztelaniaz eta Amaia Izkok euskaraz.

Bertan, "lanuztea mobilizazioen dinamika baten hasiera" izatea eskatu dute, "herritarrek pairatzen dituzten erasoen aurrean, gizarteak boterea izateko".

Euskal Herriaren burujabetasuna aldarrikatu dute, "Espainiak duen eredua ez den formula ezberdin baten alde egiteko eta langabeen armada sortu baino egiten ez duten murrizketak ekiditeko; burujabetasuna behar dugu hilzorian dagoen sistema aldatzeko", aldarrikatu dute.

Grebarekin bat egiteko 235.000 arrazoi daudela (Hego Euskal Herrian dauden langabeen kopurua) esan du koalizio abertzaleak, "baina bakarrarekin nahikoa dugu: eredu aldaketa nahi duen gizartearen gehiengoarekin bat egitea", esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea