Krisi Ekonomikoa -

Agerraldia

ELA: 'Rajoyren Gobernuaren pentsioen erreforma oso gogorra izango da'

Bestalde, maiatzaren 30ean egingo duten greba orokorraren helburua ez dela Urkullu Jaurlaritzatik kentzea azpimarratu du, Jaurlaritzak bere politikak aldatzea eskatzea baizik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren asmoa “pentsioen beste murrizketa gogor bat” egitea dela salatu du gaur ELA sindikatuak. ‘Txiki’ Muñoz idazkari nagusiaren ustez, hiru oinarrien gainean egingo dute aipatu murrizketa: “Murrizketa handia pentsio berrietan, pentsioen igoera KPIaren araberakoa ez izatea eta erretiro adina gehiago atzeratzea, hau da, 67 urtetik gorakoa izatea”.

Muñozek eta Mikel Noval arlo sozialeko ordezkariak pentsioen erreformari buruzko xehetasunak eman dituzte gaur goizean Bilbon. ELAren iritziz, “biztanleriaren txirotze orokorrerako bidean” egingo duten erreforma izango da.

Muñozen hitzetan gauzak ez dira hor geratuko eta denbora gutxi barru "beste erreforma laboral bat egingo dutela" azpimarratu du.

Bestalde, maiatzaren 30ean egingo duten greba orokorraren helburua ez dela Urkullu Jaurlaritzatik kentzea azpimarratu du, Jaurlaritzak bere politikak aldatzea eskatzea baizik.

“Gure sindikatua autonomoa da”, azpimarratu du. “ELAren afiliatuek badakite ez gaudela alderdi politikoen menpe”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea