Krisi Ekonomikoa -
EBZren erabakia
Zein da diruaren balioa gutxitzearen eragina?
Diruaren prezioaren inguruan adostutako erabakiek herritarren patriketan eragin zuzena izan dute. Interes tasa gutxieneko historikoan dago eta EBZren iragarpenek merkatuetan eragin zuzena izaten dute.
I.GOMEZ
Diruaren prezioaren inguruan Europako Banku Zentralak adostutako erabakiek herritarren patriketan eragin zuzena izango dute. Egun, interes tasa gutxieneko historikoan dago, eta EBZren iragarpenek merkatuetan eragin zuzena izaten dute.
Erabaki horiekin, euroguneko jarduera ekonomikoa bultzatu nahi du Europako Bankuak.
Inflazioaren arabera, EBZk diruaren prezioa igo edo jaistea erabaki dezake. Mario Draghi egungo presidenteak hiru alditan utzi du prezioa gutxieneko historikoetan.
Interes tasaren jaitsierak hipoteken prezioan eragin zuzena izango luke. EBZk diruaren balioa jaistea erabakiko balu, hipotekak ordaintzeko kuotek ere behera egingo lukete. Horrek familien kontsumoan ere isla izango luke: zenbat eta diru gehiago aurreztu, gastu gehiago egingo dute.
Interes tasaren eta Euriborraren artean lotura handia dago: Euriborra diruaren prezioa baino puntu erdi gehiago izaten da.
Familiek gastu gehiago egin ahal izatea ona da enpresa guztientzat: diru-sarrera gehiago izango dituzte, eta, ondorioz, inbertsio handiagoak egiteko aukera. Horrez gain, diruaren prezioa jaisteak euroaren balioa gutxituko luke, eta horrek esportazioak bultzatuko lituzke.