Krisi Ekonomikoa -
Eustaten datuak
EAEko ekonomiak % 0,5 egin du behera urteko lehen hiruhilekoan
Barne Produktu Gordina jaisten den seigarren hiruhilekoa da jarraian.
Erredakzioa
EAEko ekonomiak % 0,5 egin zuen behera urteko lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta dagoeneko seigarren hiruhilekoz jarraian egin du behera Barne Produktu Gordinak.
Eustat Euskal Estatistika Institutuak eman du datu horien berri, eta urtarrila eta martxoa artean aurreko bi hiruhilekoetan adinako beherakada ekonomikoa izan dela zehaztu du. Gainera, Espainiako Estatuko ekonomiaren joeraren batez bestekoaren berdina omen da beherakada.
Aurreko urteko garai berearekin alderatuz gero, BPG % 1,9 murriztu da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,2 gehiago.
Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostu baliokideen alderaketan, negatiboa da balantzea aurreko urtearen aldean, % 2,9 lanpostu gutxiago baitaude.