Krisi Ekonomikoa -

Bilbao Exhibition Centre

BECek ez du langilerik kaleratuko baina lan-erregulazioa aztertuko du

Enpresa batzordeak, berriz, 4 langileren kaleratzea eta enpresak soldatak jaitsi nahi dituela eta lan erregulazio txostena abiatu nahi duela salatu du.

Bilbao Exhibition Centre, BEC. Efe
Bilbao Exhibition Centre, BEC
Bilbao Exhibition Centre, BEC. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean adostutako kaleretzeen ondoren, ez dituzte langile gehiago kaleratuko BEC Bilbao Exhibition Centre-en, zuzendaritzak ostiral honetan argitu duenez. Hala ere, langile guztiei hilabete batez edo bi hilabetez eragingo liekeen aldi baterako lan-erregulazioa txostena abiatzea aztertzen ari direla aurreratu du zuzendaritzak. Guztira 69 dira BEC-eko langileak.

Hala, zuzendaritzak ukatu egin du ostiral honetan LAB sindikatuak eta Enpresa Batzordeak egindako salaketa. Horien arabera, enpresak 15 langile kaleratu nahi omen ditu. BECeko enpresa batzordeak salatu duenez, gainera, zuzendaritzak soldatak %10 - % 15 jaitsi eta lan erregulazio txostena abiatu nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea