Krisi Ekonomikoa -

M-30: Greba orokorra

Tapia: 'Sindikatuak versus enpresak eredua zaharkituta dago'

Horren arabera, langileek enpresaren proiektuan inplikatu behar dute.

Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. Argazkia: EiTB
Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua.
Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak atzoko greba orokorra izan du hizpide gaur, eta sindikatuak enpresen aurka jartzen dituen eredua zaharkituta dagoela adierazi du. Horren ustez, langileek enpresaren proiektuan inplikatu behar dute.

Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako foro batean parte hartu du sailburuak, eta beste eredu baten beharra aldarrikatu du. Horren esanetan, pauso bat gehiago ematea eta kudeaketa parte-hartzailea lortzea da helburua, Europan lehiakorren diren herrialdeetan bezala.

Kudeaketa eredu berri horren baitan, sindikatuek politikan parte hartze handiagoa izatea eskatzen dute. Tapiaren iritziz, parte-hartze kontzeptu hori enpresan ere aplika daiteke: langileei ahotsa ematea izan daiteke bidea.

"Demokrazian, hiritarrei erabakitzeko gaitasuna eman behar zaie, sindikatuen iritziz; bada, enpresetan sindikatuetako kide ez diren langile asko daude", adierazi du.

Lan-harremanen eredua aldatzearen harira, langileek enpresan dirua jartzea proposatzen du. "Sindikatuak horren aurka ager daitezke, baina egungo egoerak pauso hori ematera bultzatzen gaitu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Confebask argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Sindikatuen albistea Enpresaburuak