Krisi Ekonomikoa -

Neurriak

Kutxabankek dio 'soilik doikuntza' bilatzeak ez duela balio

Mario Fernandezek norabide aldaketa eskatu die Europar Batasuneko erakundeei alor horretan, orain arteko politikek ez dutela "fruiturik eman" iritzita.

Mario Fernandez Kutxabanken presidentea. Argazkia: Efe
Mario Fernandez Kutxabanken presidentea.
Mario Fernandez Kutxabanken presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez Kutxabanken presidenteak salatu duenez, "soilik dokuntzara" bideratutako politikek "ez dute fruiturik eman"; hori dela eta, norabide aldaketa eskatu die Europar Batasuneko erakundeei.

Fernandezek horixe adierazi du Gasteizen egindako agerraldi batean, Gregorio Rojo Arabako Merkataritza Ganberako presidentearekin batera.

Kutxabanken arduradun nagusiak Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) egin dituen aurreikuspen txarrak izan ditu hizpide, Alemaniak % 0,6ko igoera izan beharrean % 0,3koa izango duela iragarri baitu.

Fernandezek azpimarratu duenez, datu horrek, eta Frantziako, Italiako eta Espainiako aurreikuspen negatiboek, agerian uzten dute Europar Batasunak sustatutako politikek, "soilik doikuntzara" bideratuak, ez dutela "fruiturik eman".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea