Krisi Ekonomikoa -
Lurralde-Batzordea
Rajoy: '2013an iaz baino hobeto gaude, baina 2014an baino okerrago'
Valentziako PPk antolatutako Lurralde-batzordea itxi du Gobernuko presidenteak. Horren esanetan, "ostertzan datu positiboak daude dagoeneko".
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "ezkortasuna gure herrialdetik alde egiteko bidean dago, izan ere, 2013an iaz baino hobeto gaude, baina 2014an baino okerrago". "Espainian egoera zaila bizi dugu, baina ostertzan datu positiboak daude dagoeneko".
'Avancem' izenburupean Valentziako PPk antolatutako Lurralde-Batzordea itxi du Rajoy larunbat honetan Peñiscolako Kongresu-Jauregian (Castelló). Ekitaldi horretan Alberto Fabra Generalitateko eta PPCVko presidentea ere izan da.
Funtsezko arazoak
Rajoyk azaldu duenez, "Espainiak funtsezko bi arazo ditu egun: kreditua eta gazteen langabezia". "Gobernuaren borroka handia datozen hilabeteetan kredituaren itzulera lortzea da, empresa txiki eta ertainentzat bereziki, horiek direlako krisia gainditzen lagunduko digutenak".
Gazte-langabeziari buruz, Rajoyren esanetan, "onartezina da gazteen % 50 langabezian egotea". "Gero eta gehiago jakin, hobe", esan die gazte hauei, "asko jakiteak ez du ezer txarrik ekarriko, izan ere, ingeniari edo futbolari bati munduko ate guztiak irekiko zaizkio".
Pilatutako desorekak
Rajoyren aburuz, "desoreka ekonomiko anitz ditugu pilatuta duela hainbat urte, baina egin behar dena ari gara egiten, eta ostertzan datu positiboak daude dagoeneko".
"Legealdi honetarako ezarri genuen helburuak honako hauek dira: hazkunde ekonomikoa, enplegua eta herritarren ongizatea handitzea", azaldu du, "herritarrek lan egiten badute, kontsumitu eta zergak ordainduko dutelako, eta horrela administrazioek diru gehiago izango dute hezkuntzarako eta osasunerako".