Krisi Ekonomikoa -
Ministroen Kontseilua
Administrazioa arinduz 37.700 milioi aurreztea aurreikusi du Gobernuak
Proiektuaren jarraipena egiteko urtero azterketa globala egiteko bulegoa sortuko dute.
Erredakzioa
Administrazio publikoa arrazionalizatzeko neurriekin, tokiko administrazioaren erreformarekin era enplegu publikoaren neurri estrukturalekin Gobernuak 37.700 milioi euro aurreztea aurreikusi du.
Hala iragarri du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak, Ministroen Kontseiluaren ondoren egin duen agerraldian.
Bertan, Administrazioen Erreformarako Lantaldearen txostenak biltzen dituen neurriak aurkeztu ditu presidenteordeak.
Txosten horretan biltzen diren 217 neurriak indarrean jarriko balituzte, 6.500 milioi aurreztuko lituzkete.
Halaber, proiektuaren jarraipena egiteko urtero azterketa globala egiteko bulegoa sortuko dutela iragarri du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak.