Krisi Ekonomikoa -

Bigarren hiruhilekoa

Espainiako ekonomia % 0,1 jaitsi dela baieztatu du INEk

Datu honekin, Espainiak zortzi hiruhilabete daramatza atzeraldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia % 0,1 jaitsi da urteko bigarren hiruhilekoan, hau da, lehenengoan baino lau hamarren gutxiago, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) baieztatu duenez. Iazko epe bereko datuekin alderatuta, % 1,7 jaitsi da barne produktu gordina (BPG).

INEren datuek baieztatu egiten dute hilaren 23an Espainiako Bankuak publikatutako aurreikuspena, eta hamarren bat hobetzen du urtetik urterako datua (% 1,8ko jaitsiera aurreikusi zuen Luis Maria Sinde presidente den erakundeak).

Estatistika Institutuaren arabera, atzerriko eskaria handitu delako moteldu da ekonomiaren jaitsiera.

Datu honekin, Espainiak zortzi hiruhilabete daramatza atzeraldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea