Krisi Ekonomikoa -

Bigarren hiruhilekoan

Galerak dituzten familiak eta enpresak % 35,48 igo dira Euskadin

Euskadin hartzekodunen 168 konkurtso daude uneotan. Estatuko bosgarren zifrarik altuena da, Kataluniaren, Madrilen, Valentziaren eta Andaluziaren atzetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin 168 familia eta enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu dira, euren ordainketei eta zorrei aurre egiteko ezintasunagatik, urteko bigarren hiruhilekoan, ondorioz, 2012ko epe berari begiratuta, % 35,48 igo da zifra.

Euskadin 168 hartzekodunen kontsurkoarena Estatuko bosgarren zifrarik altuena da, Kataluniaren, Madrilen, Valentziaren eta Andaluziaren atzetik, Estatistika Instituzu Nazionalaren datuen arabera.

Hartzekodunen 168 konkurtsoetan, bost ekintza enpresarialik gabeko pertsona fisikoak dira, eta, gainerakoak, enpresak. 161 konkurtso borondatezkoak izan dira eta zazpi beharrezkoak. Bestalde, 160 kasu prozedura laburtzailetik joan dira, eta zortzi arruntetik.

Kontsurtsoan dauden 163 enpresetatik, 52 eraikuntzakoak dira, 43 industriakoak, 18 sozietateak, hamar jarduera profesionalekin erlazionatuta daude eta beste hamar jarduera administratiboekin eta zerbitzu osagarriekin.

163 enpresetatik gehienek 100 langile baino gutxiago zituzten, lauk bakarrik baitzituzten 100 baino gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia EAE Gizartea albisteak Euskal enpresak azken ordukoa