Krisi Ekonomikoa -

Hispalinkeko datuak

Euskal ekonomia % 1,3 jaitsiko da aurten, eta % 1 haziko da 2014ean

Gainerako autonomia erkidegoek ere hazkunde negatiboa izango dute 2013an, baina hazi egingo dira datorren urtean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ekonomiaren Barne Produktu Gordina % 1,3 jaitsiko da aurten, eta hazi egingo da berriro datorren urtean, % 1 inguru, Hispalink unibertsitate-sarearen datuen arabera.

Gainerako autonomia erkidegoek ere hazkunde negatiboa izango dute 2013an (bereziki, Asturias, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Andaluzia). 2014ean, ordea, autonomia erkidego guztiek hazkunde positiboa izango dute. Gorakada handienak Madrilen, Katalunian eta Nafarroan izango dira (% 1etik gora).

Hispalink Espainiako 16 unibertsitateetako ikerketa-taldek osatutako sareak egindako txostenaren ondorioak dira. Hala ere, Hispalinkek zehaztu duenez, ingurugiro ekonomiko nazionalak eta nazioartekoak baldintzatzen dituzte eskualde-iragarpenek.

Gauzak horrela, Euroguneak atzeraldi ekonomikoa bizi du, eta litekeena da epe hau luzatzea, iragarpen guztiak ezezkorrak direnez, eragile ekonomikoen konfiantzak okerrera egiten duelako. Ondorioz, Espainiako BPGk % 1,3 egingo du behera, iturri berdinaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea