Krisi Ekonomikoa -

Langabeziaren aurreikuspena

Langabezia % 27,1etik jaitsiko da 2013an, Gobernuaren arabera

Urteko bigarren hiruhilekoan langabeziak behera egin du, eta joera hori aurrerantzean ere mantendu egingo da, De Guindos Ekonomia ministroaren iritziz.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako langabezia tasa Europak aurreikusitako % 27,1etik jaitsiko da 2013an lan merkatuan izandako "inertzia positiboen eraginez, "Luis de Guindos Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren arabera.

2013ko bigarren hiruhilekoan langabeziak behera egin zuen eta langabezia tasa % 26,2koa da orain, eta datozen hilabeteetan ere joera hori mantenduko da De Guindosen esanetan.

EFE albiste agentziari eskainitako elkarrizketan adierazitakoaren arabera, langabeziaren beherako joerak eragina izango du 2014an ere, eta Europak aurreikusitako % 26,7tik jaitsiko da.

Aurreikuspenen arabera, Espainiako langabezia tasa ez da % 25etik jaitsiko 2016ra arte eta ez da enplegua sortuko 2015era arte.

Nazioarteko Diru Funtsak langabezia tasa altua dela iritzi dio, eta langileen kaleratzea merkatzea eta soldatak jaistea proposatu du. Horren aurrean, soldatak moderatzea proposatzen du Espainiako Gobernuak.

Moderazio horrek lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua gehiago galtzea saihesteko balio izan duela gaineratu du.

Sektore publikoan ere soldaten moderazioa aplikatuko dela adierazi badu ere, ez du zehaztu 2014an ere langile publikoen soldatak izoztuta egongo diren.

Bestalde, ez du argitu pentsioak KPIaren arabera igoko diren, baina "inflazioa % 1aren ingurua kokatuko denez pentsiodunek ez dute erosmen ahalmena galduko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024