Krisi Ekonomikoa -
Kaleratzeak
Nafarroako Incita enpresak 100 langile baino gehiago kaleratuko ditu
Nafarroako Kutxarentzat informatika-zerbitzua garatzen zuen enpresa horrek, baina CANen lekua Banca Civivak eta Caixabankek bete zutenetik, zailtasun ekonomikoak izan ditu.
Erredakzioa
Nafarroako Incita enpresak 100dik gora langile kaleratuko dituela iragarri du, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Nafarroako Kutxarentzat informatika-zerbitzua garatzen zuen enpresa horrek, baina CANen lekua Banca Civivak eta Caixabankek bete zutenetik, zailtasun ekonomikoak izan ditu.
Orain jarduera etengo du enpresak, eta 121 langile geratuko dira kalean: 108 Iruñean eta gainerakoak Madrilen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea