Krisi Ekonomikoa -
% 1,58ko defizit-muga
2012ko Aurrekontuak luzatu ditu Kataluniak, 2.000 milioi murriztuta
2014ko kontuei begira, zor berriak abian jartzea aztertuko dute, ERCk eskatu bezala.
Erredakzioa
Kataluniako Generalitateak 2012ko Aurrekontuak luzatzea onartu du astearte honetan, % 1,58ko defizit-mugari egokituta. Ondorioz, 2.000 milioi euroko murrizketa egin beharko dute 2013 honetan.
Urte hasieratik kontuak luzatuta ari la lanean Generalitatea, eta, Ogasun Ministerioak egindako plan ekonomikoari jarraituz, 1.681 milioi euro gutxiago gastatu dituzte urteko lehen sei hilabeteetan.
Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren hitzetan, murrizketa ''gehiegizkoa eta bidegabea'' da, Gobernu zentralak defizita malgutzeko agerian utzitako ezezkoaren ondorio.
Zerga berriak
Datorren astean 2014ko Aurrekontuak lantzeari ekingo diotela adierazi du Ekonomia arduradunak, eta kontu horiek ERCrekin adosteko asmoa dutela aurreratu du. Hala, datorren urteko kontuei begira, zor berriak abian jartzea aztertuko dute, ERCk eskatu bezala.