Krisi Ekonomikoa -

Irailetik edo urritik aurrera

Aburto: 'Baliteke Euskadi susperraldia hasteko egoeran egotea'

Halere, Aburto Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuaren ustez, "ez du enpleguan eragin handia izango, hazkundea nabarmenagoa" izan behar baita.

EAEko urte amaierako langabezia tasa ehuneko 13,5ekoa izango da

1:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritzan uste dute ekonomiak "lurra jo" duela eta, "horrenbestez, "ez du okerrera egingo".

Sailburuak uste duenez, horrela izatekotan, baliteke Euskadi "susperraldi ekonomikoa hasteko egoeran egotea", baina "gogorra eta geldoa izango da" eta "ahaleginak egitea eskatzen jarraituko du".

Horren ildotik, "ez du enpleguan eragin handia izango, hazkundea nabarmenagoa" izan behar baita enpleguak "gora egiteko".

Aburtoren arabera, irailean edo urrian langabeziak behera egiten badu, "ekonomia hobetzen ari den seinale" izango da, "dudarik gabe".

Gainera, langabeziari buruz plazaratu diren azken datuek esan dute Espainia Euskadi baino egoera hobeagoan dagoela; horren inguruan, Aburtok esan du "harrituta" dagoela, "langabezia datuetan hamar puntu baino gehiagoko ezberdintasuna baitago".

"Besteen kalteek" pozten ez dutela esan eta gero, mezuekin "oso zuhurrak" izan behar direla adierazi du, "egoera dramatiko batekin ezin baita txantxarik egin". Hori dela eta, "itxaropen faltsuak" ez ematearen alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea