Krisi Ekonomikoa -

Elkargiren ekitaldia

Gatzagaetxebarria: 'Euskadiko ekonomiak gainbehera jarraitzen du'

Gatzagaetxebarriaren hitzetan, EAEko ekonomiak ez du oraindik “hondoa jo eta, horrenbestez,  egoera ekonomikoaren inguruko irakurketa “errealista eta zuhurra” egitea eskatu du.

Ricardo Gatzagaetxebarria. EITB.
Ricardo Gatzagaetxebarria. EITB.
Ricardo Gatzagaetxebarria. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak “gainbehera” jarraitzen duela ohartarazi du Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak. Urteko laugarren hiruhilekoan hazkundea aurreikusi duten arren, ez da enplegua sortzeko “nahikoa” izango.

Gatzagaetxebarriaren hitzetan, EAEko ekonomiak ez du oraindik “hondoa jo eta, horrenbestez,  egoera ekonomikoaren inguruko irakurketa “errealista eta zuhurra” egitea eskatu du.

“Hondoa gertu daukagu, eta beherakada apalagoa izango dela sumatzen dugu, baina gainbeheran jarraitzen dugu”, berretsi du Elkargik antolatutako ekitaldi batean.

Irteera ‘ motela eta zaila’ izango da

Krisi ekonomikotik ateratzeko bidea “motela eta zaila” izango dela nabarmendu du Ogasun arduradunak. Urte honetako laugarren hiruhilekoan hazkundea izango dela adierazi du, baina ez da enplegua sortzeko nahikoa izango.

Gatzagaetxebarriaren ustez, enpresei “finantza lanabesak” eman behar zaizkie.

Bestalde, Josu Sánchez Elkargiren presidenteak EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa  txalotu du, “itxaropena” pizten duelako baina zerga igoerak ez duela enplegua eta ekonomia suspertuko gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea