Krisi Ekonomikoa -

Ikerkuntza

Inbiomed 'oso egoera zailean' dago finantziazio faltagatik

Ikerketa institutuak 2,1 milioi euro behar omen ditu bere jarduerari eusteko. Kutxaren Gizarte Ekintzaren diru-laguntza adostutakoaren erdira jaitsi da.

Inbiomedeko langileen protesta, kaleratzeen kontra. Argazkia: EiTB
Inbiomedeko langileen protesta, kaleratzeen kontra.
Inbiomedeko langileen protesta, kaleratzeen kontra. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inbiomed ikerketa institutuak jarduerari eusteko 2,1 milioi euro behar dituela iragarri du, eta diru-laguntza hori eskatu die patronatuko kideei eta Gasteizko eta Madrilgo agintariei.

Gurutz Linazasoro Inbiomed Fundazioko presidenteak prentsaurrekoa eman du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, horren egoeraren berri emateko; izan ere, enplegu-erregulazio espedientea aurkeztu du Inbiomedek, langileen % 40 kaleratzeko eta soldatak % 11 murrizteko.

Linazasororen arabera, Inbiomeden egoera ekonomikoa "oso zaila" da, Kutxaren Gizarte Ekintzak ematen dion finantziazioa murriztu izanaren ondorioz berezik, diru-sarreren % 60 bertatik jasotzen baititu.

Kutxaren Gizarte Ekintzak ez du hartutako konpromisoa bete, eta 1,4 milioi euro eman beharrean 696.000 euro eman dizkio, eta hori "gutxiegi" da, Linazasororen esanetan.

Gipuzkoako Aldundiaren 300.000 euroko diru-laguntza berezi batera jo behar izan du institutuak, eta orain beste 400.000 euro jasoko ditu Aldunditik. Gainera, Linazasorok nabarmendu duenez, Ogasun Ministerioak 2006an pilatutako 400.000 euroko zorra kitatzeko eskatu dio Inbiomedi. Edonola ere, helegitea jarri dute, eta arrazoia ematea eta zorra ordaindu behar ez izatea espero dute.

Eusko Jaurlaritzak zentroaren finantziazioan laguntzeko hartu duen konpromisoa dela eta, Jon Fernandez Inbiomedeko langileen ordezkariak salatu du oraingoz "hitzak soilik" direla eta ez dakitela dirua noiz jarriko duten eta zenbat jarriko duten. Azaroaren 8an aldebiko bilera egingo omen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea