Krisi Ekonomikoa -

Paris

Rajoyk gazteen enplegurako dirua berehala banatzea exijituko dio EBri

Europar Batasunaren aurrekontuko 6.000 milio euro (1.800 Espainiako Estatuarentzat) bideratuko dituzte gazteen langabeziari aurre egiteko.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gazteen langabeziari aurre egiteko neurriak berehala abian jartzeko eskatuko die Europar Batasuneko buruzagiei, Parisen gaur egingo duten goi-bileran.

Rajoyk Gazteen Enplegua Sustatzeko Konferentzian parte hartuko du gaur Frantziako Estatuko hiriburuan, EBko 28 estatuetako Enplegu ministroek bilera egin ostean.

Europar Batasunaren aurrekontuko 6.000 milio euro (1.800 Espainiako Estatuarentzat) bideratuko dituzte gazteen langabeziari aurre egiteko.

Aurreko hilean Bruselan egindako bileran, Europar Batasunak erabaki zuen diru hori urtarriletik aurrera izango zela erabilgarri, baina Rajoyren asmoa da erabaki horretan atzera egin eta diru-laguntzak lehenbailehen eskuratzea.

Espainiako Gobernuak asteak adaramatza 1.800 milioi horiek non erabili erabakitzeko egitasmoan lanean, eta badirudi gutxi barru iritsiko dela Ministroen Kontseilura, bertan onar dezaten.

Egitasmo hori Europako Batzordeari helaraziko diote gero, oniritzia jaso dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Gazteak gaur Dirulaguntzak