Krisi Ekonomikoa -

Akordioa hartzekodunekin

Eibarko Alfa taldea hartzekodunen konkurtsotik atera da

Taldearen 500 langileek lanean jarraitu ahal izango dute. LAB sindikatuek akordioa "langileentzat oso garestia" izan dela salatu du.

Alfa taldeko langileen protesta bat. EiTB
Alfa taldeko langileen protesta bat. EiTB
Alfa taldeko langileen protesta bat. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eirbarko Alfa taldea urriaren 23an sartu zen hartzekodunen konkurtsotik atera da, hartzekodunekin akordioa lortu eta gero. Horren ondorioz, 500 langileek lanean jarraitu ahal izango dute.

Alfa taldeak agiri batean jakinarazi duenez, konkurtsoan zeuden bederatzi enpresetan "% 80ko babesekin" onartu dituzte itunak. Gainera, Alfalan S.A.-ko kasua goratu du zuzendaritzak, bertan "% 98ko babesa" lortu baitute.

Enpresaren esanetan, "konkurtsoan, konpainien biziraupenerako neurriak hartu behar izan ditugu, hala nola soldata jaitsierak eta lau lan-erregulazio txosten, eta ondorioz 100 kontratu desegin dira, erdiak boluntarioek sinatuta".

Bestalde, LAB sindikatuak salatu duenez, itunak "oso garestiak" izan dira langileentzat, eta konkurtso prozesuan "boteretsuen interesek" lehentasuna izan dutela deitoratu du.

Horren ildotik, soldatak jaitsi egin dituztela eta lan baldintzek okerrera egin dutela nabarmendu du, eta "lankide kaleratuen lekuetan, soldata ziztrinak dituzten langile azpikontratatuak" jarri dituztela salatu du.

Era berean, "Alfa taldea porrotera eraman duen zuzendaritzak" agintean jarraitzen duela eta sindikatuak "jazartzen" ari dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea