Krisi Ekonomikoa -

Lan gatazka

Eskolako garraioaren grebak bigarren eguna bete du, negoziaziorik gabe

Alorreko enpresek 500 langileekin harremanetan jarri gabe jarraitzen dute. Langileek mugagabeko greba orokorra deitu dute hilaren 27tik aurrera.

Artxiboko irudia. EiTB.
Artxiboko irudia. EiTB.
Artxiboko irudia. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko eskola garraioetako langileen grebak bigarren eguna bete du astearte honetan eta enpresek "negoziaziorako interesik agertu gabe" jarraitzen dute.

Greba ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute. ELAren arabera, enpresak ez dira inorekin harremanetan jarri eta ez diote hiru eguneko grebari inolako erantzunik eman. Greba astelehenean hasi eta asteazkenean amaituko dute.

Enpresen eta langileen artean harremanik gabe jarraituz gero, grebara deituta dauden 500 langile inguruk mugagabeko greba orokorra hasiko dute astelehenean, hilaren 27an.

Lanuzteak astelehenean izandako jarraipen oso antzekoa izan du asteartean: % 90-95 Bizkaian, % 65 Gipuzkoan eta % 55 Araban, ELAren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea