Krisi Ekonomikoa -
Epaia
ANk beharrezkotzat jo du Corrugadosen langileak kaleratzea
Azpeitian eta Lasaon Corrugadosek dituen enpresetako Langileen Batzordeen iritzian, "lotsagarria" eta "onartezina" da langileek "filtrazio" baten bidez epaia ezagutu izana.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalaren (AN) iritzian, "beharrezkoa" da, Gallardo Taldearen (Jerez de los Caballerosen du egoitza, Badajoz) "bideragarritasunerako", konpainiak aurreko apirilean aurkeztutako kaleratze kolektiboa egitea. Kaleratzeen planak Extremadurako Ferromallaseko, Alfonso Gallardo Taldeko eta Corrugadosek Lasaon eta Azpeitian dituen plantetan du eragina.
Ohar baten bidez Alfonso Gallardo Taldeak jakinarazi duenez, aurreko astelehean publikatutako epaian, Auzitegi Nazionalak bere alde egin zuen eta iazko apirilean aurkeztu zuen eta urtarrilaren 27an epaitu zen kaleratze kolektiboa egiteko planari oniritzia eman dio.
Epaiaren arabera, "beharrezkoa da Talderaren bideragarritasunerako eta mantenurako" Ferromallas SAUn, Alfonso Gallardo SL Taldean (Extremadura), Corrugados Azpeitia SLn eta Corrugados Lasao SLUn (Gipuzkoa) kaleratzeak egitea.
Azpeitian eta Lasaon Corrugadosek dituen enpresetako Langileen Batzordeen iritzian, "lotsagarria" eta "onartezina" da langileek "filtrazio" baten bidez ezagutu izana Auzitegi Nazionalearen epaia.
Baztordeak gaineratu duenez, astelehenean izan zuten epaiaren berri, giza baliabideetako arduradunak egindako "dei" baten bidez, baina "ordurako albistea hedabide espainiarrek jasota zuten".