Krisi Ekonomikoa -

Europa mailako adierazlea

Hipotekek gora egingo dute martxoan, azken bi urteetan lehen aldiz

Europako Banku Zentralak (EBZ) onartzen dituen igoeren eta beherakaden arabera ezartzen da euribor adierazlea. Martxoaren 6an EBZk diruaren prezioa mantendu zuen.

Euribor
Euribor
Euribor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euribor Estatu espainiarrean hipoteken kalkulurako gehien erabiltzen den adierazleak gora egingo du % 0,576 martxoan, aurrikusi dutenez, eta ondorioz hipotekak garestituko dira 2012eko otsailetik lehen aldiz.

Hilabeteko azken bi saioen datuak ezagutzea falta bada ere, martxoan izandako batez besteko datuen arabera % 0,576ean mantenduko da adierazlea, otsaileko % 0,549 gaindituta. Hori dela eta, hipotekaren bat dutenei hilabeteko kuotak garestituko zaizkie, baina gutxi izango da.

Zehatz-mehatz, 150.000 euroko hipoteka batek, 25 urteko epearekin, 537 euroko kuota luke, hau da, hilabetean 2 euro -24 urtean- garestiago.

Ondorioz, ondorioz hipotekak garestitu egingo dira 2012eko otsailetik lehen aldiz; aurreko urtarrilean, halere, ia ez zen aldaketarik egon.

Martxoan, 6an izan du euribor adierazleak tasarik baxuena, % 0,551ean kokatu zenean, eta 24ean kotarik altuenera heldu zen, % 0,600.

Halere, azken egunotan behera egiten jarraitu du, aurreko ostegunean % 0,587ko tasan geratu zen, izan ere.

Europako Banku Zentralak (EBZ) onartzen dituen igoeren eta beherakaden arabera ezartzen da euribor adierazlea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Hipotekak albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Europako Banku Zentrala