Krisi Ekonomikoa -
Enplegua
Enplegu Ministerioaren ustez, langabeziaren jaitsiera sendotu egin da
Euskadin langabeziak gora egin badu ere enpleguaren errekuperazioa somatu du Eusko Jaurlaritzak urteko lehen hiru hilabeteko dauetan.
Erredakzioa
Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak 'sendo' ikusten du langabeziaren jaitsiera eta kotizazioaren igoera eta ekonomiaren berreskuratze hasi berriak eraginda kalitatezko enpleguaren igoera espero du. Fatima Bañezek 'zuhurtasuna' eskatu du eta 'oraindik lan asko egin behar dela' adierazi du.
Langabeziaren eta Gizarte Segurantzaren martxoko datuak, 16.620 langabetu gutxiago eta bataz besteko 83.984 kotizatzaile gehiago, baloratzeko egindako prentsaurrekoan Engracia Hidalgok Estatuko Enplegu idazkariak 'berreskuratze ekonomikoa gardenago ikusten da merkatu lan merkatuak erakutsitako adierazgarriei esker' esan du. Hala ere ez da enpleguaren krisiari buruz adierazi.
2012an % 12,5 haztetik aurtengo martxoan % 4,7 jaistera igaro da langabezia, 17 puntuko ezberdintasunarekin. Datu hauekin, 'gaurko egunez langabeziaren jeitsieraren joera sendotuta dago', gaineratu du.
Gainera, Engraciak datu hauek Gizarte Segurantzako afilazioaten ere adierazi direla nabarmendu du.
Langabeziaren jeitsiera 'ez dela gauza iragokor bat' eta 'hilabetero sendotzen dela' esan du. 'Helburua hobe eta gehiago kontratzea dela' gaineratu du.
Puntu honetan mugagabeko kontratazioa % 15,7 hazi dela eta kontratazioen % 9,33 adierazten duela azpimarratu du.
Euskadiko lan merkatuaren hobekuntza
Eusko Jaurlaritzak urteko lehen hiru hilabeteetako lan merkatuaren datuak aztertu ditu eta 'errekuperazio fasean sartu dela' adierazi du nahiz eta langabeziak gora egin duen martxoan. Hibalete horretan 2.112 langabetu gehiago egon dira, hilabeteko igoera handiena izan duen erkidego automatikoan bilakatuz.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak langabeziako datuak aztertu ditu eta 2014ko lehen hiru hilekoan 5.084 lanpostu galdu direla nabarmendu du. 2013ko garai berdinean 14.362 lanpostu galdu ziren eta horrek eboluzio positiboa erakusten duela adierazi du.
Hala ere langabezia % 1,2 igo da otsailarekin alderatuz eta hile horretan igoera handiena izan duen erkidego autonomikoa da, Melillak (% 1,87) bakarrik gaindituta.
Jaurlaritzak Euskadin 178.148 langabetu daudela gogorarazi du, biztanleria langilearen % 16,9. Gehien eragiten duen taldea 25 urtetik beherakoena da eta kolektibo honek % 5,35 langabetu gehiago izan ditu martxoan.