Krisi Ekonomikoa -

Balantzea

Espainiako bankuek balantze positiboa lortu zuten 2013an

Espainiako Estatuan jarduten duten bankuek 7.274 milioi euroko etekina lortu zuten iaz, aurreko urtean 2.825 milioi euro galdu eta gero.

Bankiaren sukurtsal bat. Argazkia: Efe
Bankiaren sukurtsal bat.
Bankiaren sukurtsal bat. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuan jarduten duten bankuen balantzea positibo izatera itzuli zen 2013an; izan ere, 7.274 milioi euroko etekina lortu zuten, aurreko urtean, horniduran egindako inbertsioengatik, 2.825 milioi euro galdu eta gero.

Horixe jakinarazi du Miguel Martin Espainiako bankuen patronaleko presidenteak prentsaurreko batean, Jose Maria Roldan, bere ordezkoa izango dena, aurkeztu aurretik.

Martinek azaldu duenez, bankuek 2013an "hornidura behar gutxiago" izan dituzte, sektorearen "aparteko saneamendua" ahalbidetzeko, eta horri esker lortu dute balantze positiboa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea