Krisi Ekonomikoa -
2015 eta 2016rako
Panricoren 156 kaleratzeak bidegabeak direla ebatzi du ANk
Kaleratze bakoitza noiz egin kasuz kasu aztertu beharra dagoela eta etorkizuneko aurreikuspen ekonomikoetan oinarrituta ezin dela kaleratzerik egin ebatzi du.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak kaleratu berri duen ebazpenaren arabera, bidegabeak dira Panricok 2015ean eta 2016an egin behar zituen 156 kaleratzeak, eta zuzenbidearekin ez datoz bat, Auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizarte alorreko aretoaren arabera, ez dago "arrazoirik" egin behar dituzten 745 kaleratzeetatik 79 kaleratze 2015era eta 76 kaleratze 2016ra atzeratzeko, 2013an amaitu zen prozesuaren kausak iraungita egongo zirelako ordurako.
Hori horrela, Auzitegi Nazionalak onartu egin du CC. OO. sindikatuak aurkeztutako salaketa, eta kaleratzeak zuzenbidearekin ez datozela bat ebatzi du. Izan ere, kaleratze bakoitza noiz egin kasuz kasu aztertu beharra dagoela eta etorkizuneko aurreikuspen ekonomikoetan oinarrituta ezin dela kaleratzerik egin erabaki du.