Krisi Ekonomikoa -
Kalifikazio agentzia
Standard & Poor's-ek Espainiako zorraren kalifikazioa igo du
Maila bat igo du zorraren kalifikazioa, 'BBB-'etik 'BBB'ra, eta, suspertzeko aukera dela eta, "egonkor" jarraituko duela aurreikusi du.
Erredakzioa
Standard & Poor's kredituen kalifikazio agentziak Espainiako Estatuaren zor publikoaren kalifikazioa igo du, 'BBB-'etik 'BBB'ra, eta, suspertzeko aukera dela eta, "egonkor" jarraituko duela aurreikusi du.
"2010etik egin dituzten egiturazko erreformei esker, 2012ko lan erreforma tarteko, Espainiak hazkunde ekonomikoa izateko aurreikuspenak hobetu ditugu, eta hori agerian geratu da kalifikazioan", S&P-k agiri batean azaldu duenez.
Erreforma horien ondorioz, 2014-2016 epean Espainiako ekonomiaren barne produktu gordinaren batez besteko hazkundearen aurreikuspena berrikusi du agentziak, eta % 1,2tik % 1,6ra igo du. Aurten hazkundea % 1,3koa izatea eta datozen bi urteetan % 1,8koa izatea aurreikusi du.