Krisi Ekonomikoa -

INE-ren datuak

Apirilean baino 3.206 langabe gutxiago zenbatu zituzten maiatzean EAEn

EAEn murriztu da gutxien langabezia urtebetean, gainerako erkidegoekin alderatuz gero. Nafarroan 1.589 langabe gutxiago zeuden. Espainiako Estatuan apirilean baino 110.000 langabe gutxiago zeuden.

Hego Euskal Herriko langabezia datuak. Argazkia: EiTB
Hego Euskal Herriko langabezia datuak.
Euskadin maiatzean %1,8 jaitsi da langabezia

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilean baino 3.206 langabe gutxiago zenbatu zituzten EAEn maiatzean; 174.867, hain zuzen ere. Hori horrela, aurreko hilean baino % 1,8 langabe gutxiago zeuden maiatzean, Espainiako Lan Ministerioak jakitera eman duenez.

2013ko maiatzarekin alderatuz gero, Lanbideren bulegoetan zenbatutako langabe kopuruak % 1,88 egin zuen behera, eta Estatuko erkidegoen artean datu txarrena da hori (Ceuta eta Melilla kanpoan utzita).

Nafarroan, berriz, 1.589 langabe gutxiago zeuden maiatzean apirilean baino, eta guztira 49.156 daude, hau da, aurreko hilean baino % 3,13 gutxiago, eta iazko hil berean baino % 7,58 gutxiago.

Espainiako Estatuko datuak

Espainiako Estatuko datuei dagokienez, Enplegu Zerbitzu Publikoen Bulegoetan apirilean baino 111.916 pertsona gutxiago zeuden maiatza bukaeran, 4.572.385.

Ministerioak emandako datuen arabera, lanegun kopuruaren aldea kontuan izanda, 24.604 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian, 1998tik izan den beherakada handiena.

Bestalde, 2013ko maiatzean baino 318.543 langabe gutxiago omen daude Espainiako Estatuan.

Langabeziak hamarren bat egin zuen behera EBn, apirilean

Langabeziak hamarren bat egin zuen behera apirilean bai Eurogunean bai Europar Batasunean (EB), eta % 11,7n eta % 10,4n geratu zen hurrenez hurren, Eurostat EBko estatistika bulegoak jakitera eman berri duenez.

Apirilean 25,4 milioi langabe zeuden EBn, eta horietako 18,7 Eurogunean.

Hazkunderako azeleragailua zapaltzen

Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Estatuko ekonomiaren azeleragailua zapaltzen ari direla hazkundea indartzeko.

The Economistek antolatutako "The Spain Summit" jardunaldien irekiera ekitaldian azaldu duenez, Espainiako Estatuko susperraldiak oinarri sendoak ditu, eta modu orekatuan hazteko moduko gaitasuna du.

Rajoyk azpimarratu du joera aldaketa inoiz baino nabarmenagoa dela, eta hori uzten dutela agerian "hazkunde eta enplegu sorkuntza" datuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024