Krisi Ekonomikoa -

Europako Banku Zentrala

EBZren bilera, deflazioari eta euroaren gorakadari aurre egiteko

Adituek baztertu egin dute zor publikoaren erosketa handia iragarriko dutenik, baina horretarako atea irekiko dutela uste dute.

Mario Draghi EBZren burua. Argazkia: Efe
Mario Draghi EBZren burua.
Mario Draghi EBZren burua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak ekaineko bilera egingo du gaur, eta ikusmina handia da, neurri "garrantzitsuak" iragarriko dituela uste baita. Besteak beste, interes tasak jaitsiko dituela eta gordailuena negatiboan utziko duela espero da, baina baztertu egin dute zorra maila handian erosteko egitasmo bat indarrean jarriko dutenik.

Besteak beste, litekeena da interes tasa % 0,25etik % 0,1 edo % 0,15era jaistea, historiako maila baxuenera, eta EBZk barne hartzen dituen bankuen gordailuen tasak % -0,1era edo % -0,25era jaistea.

Bestalde, ez dute uste ekonomian dirua sartzeko "gaur egun" zor publikoaren edo pribatuaren erosketa handi bat egiteko moduan daudenik, baina ez dute baztertu horretarako ateren bat irekitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea