Krisi Ekonomikoa -
2013ko balantzea
Petronorrek galerak izan zituen iaz, historian aurrenekoz
Enpresak 18,1 milioi euroko etekin garbia izan zuen 2012. urtean. 2013ko galerak krisi ekonomikoak eraginda etorri direla adierazi dute Petronorreko zuzendaritzatik.
Erredakzioa
Petronorrek 87,5 milioi euroko galerak izan zituen 2013. urtean. Zergak ordaindu ondoren, urtea balore negatiboetan itxi duen aurreneko aldia da, enpresak ohar batean jakitera eman duenez.
Enpresak 18,1 milioi euroko etekin garbia izan zuen 2012. urtean. 2013ko galerak krisi ekonomikoak eraginda etorri direla adierazi dute Petronorreko zuzendaritzatik.
Nahiz eta “hobekuntzak” ezarri, ahaleginak egin eta jarduera handitu, Petronorrek galderak izan zituela onartu dute zuzendaritzatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea