Krisi Ekonomikoa -
UPV/EHU-ren txostena
'Hobekuntza arina' izan du Euskadik enplegu lorpenean
UPV/EHUren azterketak, hala ere, bi dinamika kezkagarri azpimarratzen ditu: langabezian epe luzea daramaten pertsonen kopurua % 58koa da eta kontratu mugagabeak % 9ra jaitsi dira.
Erredakzioa
Euskal Herriko Unibertsitateko BETS (Bilbao Economic Theory and Statictics) Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak hiru hilabetetik behin argitaratzen duen Euskadi Lan Txostenaren arabera, enplegu lorpen tasa hobea izan da urteko bigarren hiruhilekoan. Apiriletik ekainera bitartean 8.000 pertsonako laneratze garbia izan da Euskadin.
UPV/EHUren azterketak, hala ere, bi dinamika kezkagarri azpimarratzen ditu: langabezian epe luzea daramaten pertsonen kopurua % 58koa da eta kontratu mugagabeak % 9ra jaitsi dira.
Epe luzean lanik gabe daramaten pertsona kopurua % 43tik % 58ra hazi da azken urtean.
Bilbon egin den prentsaurrekoan eman dituzte txostenaren datuak ezagutzera. Txostenean parte hartu dute Amaia Arzuagak, Sara de la Ricak eta Luis Millerrek.
Datuen arabera, urteko bigarren hiru hilabetean 33.000 pertsona baino gehiagok galdu dute beraien lana Euskal Autonomia Erkidegoan eta, aldiz, 41.000k lortu dute kontratu bat. Urteko lehen hilabeteetan, datua erabat ezberdina izan zen, non enplegu galera 13.000 lagunekoa izan zen.
Datu ezkorrena epe luzeko langabeziari dagokiona da, azken urtean nabarmen egin baitu horrek gora. Txostenaren egileek aburuz, “lanik gabe dauden lagun horiek ezingo dira egoera horretatik irten prestakuntzarako eta egokitzapenerako politika aktiboak ez badira sustatzen”.