Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Loiuko aireportuko aparkalekuko langileek greba mugagabea egingo dute
CCO sindikatuak salatu duenez, aparkalekuaren kudeaketaz arduratzen den Empark enpresak langile kopurua murriztu du.
Erredakzioa
Bilboko aireportuko aparkalekuko langileek greba mugagabea hasiko dute datorren irailaren 15ean. CCOO sindikatuak jakitera eman duenez, lau langileren kaleratzea salatzeko egingo dute protesta.
Sindikatuak salatu duenez, Loiuko terminaleko aparkalekuen kudeaketaz arduratzen den Empark enpresak langile kopurua murriztu du. CCOOren arabera, 18 langile izatetik 8 izatera igaro dira, garbiketa lanetan aritzen ziren lagunen kopurua 4 lagunetik 2ra murriztu dute eta gaueko zaintza kendu dute.
Aireportuko jarduera hazi eta 2013an etekinak handitu eta gero, murrizketak ezartzea “onartezina” dela salatu du sindikatuak.
Enpark enpresako arduradunekin eta Bilboko aireportuan AENAren ordezkariekin bilera eskatu du CCOOk.