Krisi Ekonomikoa -

EB-ko Justizia Auzitegia

EBko etorkinei diru-laguntzak ukatzeko aukera aitortu diote Alemaniari

Hori horrela, inolako jarduera ekonomikorik egiten ez duten europarrak laguntzarik gabe gera daitezke Alemanian.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: Efe
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak babesa agertu dio Alemaniari, eta Europar Batasuneko etorkinei diru-laguntzak ukatzeko eskubidea aitortu dio, etorkinak Alemaniara lan bila edo laguntzak jasotzera bakarrik joaten diren kasuetan.

"Estatu kide batek Europar Batasuneko herritarrei diru-laguntzak ukatzeko aukera izan behar du, jarduera ekonomikorik egiten ez dutenen kasuan, eta zirkulazio askatasuna beste Estatu kide batean diru-laguntzak lortzeko helburu bakarrarekin baliatzen dutenean", adierazi du Auzitegiak ebazpenean.

Alemanian, enplegu bila dabiltzanek oinarrizko asegurua eska dezakete biziraun ahal izateko. Hala ere, Alemaniako Zuzenbidearen arabera, beste herrialde batetik Alemaniara lana bilatzeko edo diru-laguntzak jasotzeko bakarrik bidaiatzen dutenek ez dute eskubide hori. Horren helburua diru-laguntzen gehiegizko karga saihestea omen da.

Alemaniako Administrazioaren eta jatorri errumaniarreko emakume baten arteko gatazkari erantzun dio Europar Batasuneko Auzitegiak horrela. Emakume errumaniarrak urteak daramatza Leipzigen bizitzen, ahizparen etxean. Ez du lanerako heziketarik eta ez du lanik egin ez Alemanian ez Errumanian. Gainera, Alemaniako agintarien arabera, ez du Alemanian lana bilatzeko asmorik, eta ez du esfortzurik egiten horretarako. Hori dela eta, laguntzak ukatu zizkioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Batasun europarra Europa Alemania bideoak Ekonomia 2024 Laguntza publikoak