Krisi Ekonomikoa -

Negoziazioak

Batzar erabakigarria Bergarako Candy enpresarentzat

Goizean elkartuko dira zuzendaritza eta langileen ordezkariak, eta eguerdirako jakingo da akordiorik egin duten ala auzitara joko duten, beste egitasmorik adostu ez dutelako.

Candyren itxieraren kontrako protesta. Argazkia: EiTB
Candyren itxieraren kontrako protesta.
Candyren itxieraren kontrako protesta. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergarako Candy enpresan zirt edo zart egingo dute gaur. Goizean elkartuko dira zuzendaritza eta langileen ordezkariak, eta eguerdirako jakingo da akordiorik egin duten ala auzitara joko duten, Bergaran garbigailuen jarduera utzi eta bestelako egitasmorik adostu ez dutelako.

Italiako multinazionalak urrian iragarri zuen Bergarako lantegia ixtera zihoala. Ordutik, behin baino gehiagotan egon dira zuzendaritza eta sindikatuak. Aurreko astean, Candyko langileen ordezkariek bi sailetan bereizi zuten beren proposamena: batetik, urtetan aurrera doazen langileak sailkatu eta horientzako kalte-ordainak adostea; bestetik, langile gazteentzat Candy barruan bestelako industria egitasmo bat garatzea.

Candy multinazionalak Txinara eramango du Bergarako ekoizpena eta litekeena da eguerdian argitzea Bergaran beste lanen bat egingo duten ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea