Krisi Ekonomikoa -

Krisi ekonomikoa

Hamar familiatik lauk zailtasunak dituzte hil amaierara heltzeko

Eustaten datuen arabera, euskal familien % 41ek onartu dute azken hiru urteetan murrizketak egin behar izan dituztela.

Familien % 14k murrizketak egin behar izan ditu janaria erosteko orduan. EiTB
Familien % 14k murrizketak egin behar izan ditu janaria erosteko orduan. EiTB
Hamar familiatik lau, hilabete amaierara heldu ezinik

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar euskal familietatik lauk zailtasunak dituzte hilabete amaierara heltzeko, eta erdiek baino gehiagok (% 56) uste dute bere egoera ekonomikoak txarrera egin duela azken hiru urteetan.

Eustaten arabera,  familien % 40,9k onartu dute azken hiru urteetan murrizketak egin behar izan dituztela, krisi ekonomikoaren eraginez. 2009ko datuekin alderatuta, gora egin du (16 puntu) hori dioten familien kopuruak, baina oraingoan ez da 1994n erdietsitako langa gainditu (% 47).

Murrizketok aisialdian, janztekoetan eta oinetakoetan egin dituzte, baina aipatzekoa da itaundutakoen % 14k janarian ere egin dituztela murrizketak. Langabeziak eragin zuzena du datu honetan, izan ere, familiaren erreferentzia (etxera soldata daramana) lanik gabe egonda, murrizketak egin zituzten familien kopurua % 69koa izan da.

Etxetresnei buruz galdetuta, familia ia guztiek dute halakoren bat, baina % 16,6k diote gutxi dituztela (2009ko datuekin alderatuta, hazi egin da kopuru hori, sei puntu, zehazki). Ikus-entzunezko ekipamenduak zabalduago daude, familia guztiek baitute halakoren bat.

Gas bidezko banakako berokuntza-sistema hedatuz doa, eta etxeen % 65ean dago. Dena dela, 22.000 familia daude (% 2, 5) etxea berotzeko sistema barik, 2009an baino puntu bat gehiago.

Kalean dauden arazoei buruz galdetuta, familien % 19k hiri-segurtasuneko arazoak (lapurretak eta erasoak) aipatu dituzte. Hazi egin da eskale kopurua (sei puntu gehiago), alkoholismoa (lau puntu gehiago) eta delinkuentzia (hiru puntu gehiago) nabarmendu dituztenak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Murrizketak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Eustaten datuak