Krisi Ekonomikoa -

I-26 greba orokorra

Etxaide: 'Herriari dirua lapurtu diote, bankuei emateko'

"Inoiz ezarri diren murrizketa okerrenen aurkako erantzun irmoa" emateko eskatu du Etxaidek.

Ainhoa Etxaide greba orokorraren aurkezpenean.
Ainhoa Etxaide greba orokorraren aurkezpenean.
Ainhoa Etxaide greba orokorraren aurkezpenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murrizketak "herriari 100.000 milioi euro lapurtu eta finantza sistemari emategatik" egiten direla adierazi du Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari orokorrak.

Bilbon, LAB sindikatuko ordezkariek datorren irailaren 26ko greba orokorra prestatzeko egin duten bileraren ostean, "inoiz ezarri diren murrizketa okerrenen aurkako erantzun irmoa" emateko eskatu du Etxaidek.

"Murrizketen arrazoia erretirodunek botiketan gehiegi gastatzea edo etorkinak medikuarengana gehiegi joatea dela esatea gezurra da", esan du. "Herriari 100.000 milioi euro lapurtu eta finantza sistemari eman dizkiote", gaineratu du.

Greba orokorrarekin "egungo gizarte ereduaren aurka planto egin" nahi dela adierazi du, "pobrezia sortzen duelako eta gizartearen beharrak asetzen ez dituelako".

Orain arte ezarritako murrizketak "ez dira azkenak izango", Etxaideren iritziz, "Europak ezarritako baldintzekin eskatutako erreskatearen atarian baikaude, eta baldintza horiekin ez dago etorkizunik".

 

 

Murrizketak "herriari 100.000 milioi euro lapurtu eta finantza sistemari emategatik" egiten direla adierazi du Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari orokorrak.Bilbon, LAB sindikatuko ordezkariek datorren irailaren 26ko greba orokorra prestatzeko egin duten bileraren ostean, "inoiz ezarri diren murrizketa okerrenen aurkako erantzun irmoa" emateko eskatu du Etxaidek."Murrizketen arrazoia erretirodunek botiketan gehiegi gastatzea edo etorkinak medikuarengana gehiegi joatea dela esatea gezurra da", esan du. "Herriari 100.000 milioi euro lapurtu eta finantza sistemari eman dizkiote", gaineratu du.Greba orokorrarekin "egungo gizarte ereduaren aurka planto egin" nahi dela adierazi du, "pobrezia sortzen duelako eta gizartearen beharrak asetzen ez dituelako".Orain arte ezarritako murrizketak "ez dira azkenak izango", Etxaideren iritziz, "Europak ezarritako baldintzekin eskatutako erreskatearen atarian baikaude, eta baldintza horiekin ez dago etorkizunik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea