Krisi Ekonomikoa -

Ecofin bilera

'Erreformek eta gastu publikoko murrizketek ez dute zerikusirik'

Luis de Guindos Ekonomia ministroak azaldu duenez, alor publikoan egindako murrizketekin baino, "bestelako bideak jorratuz" beteko du Espainiak defizitaren helburua.

Banku Zentralaren betebeharrak eztabaida gaia dira ECOFIN-en

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak larunbat honetan azaldu duenez, erreformen plan nazionalak eta alor publikoan egindako murrizketek "ez dute zerikusirik", Gobernuak hitzartutako defizitaren helburua betetzea "beste bidetik" etorriko delako.

De Guindosek adierazi duenez, euroguneko kideek "ondo hartu" dute erreformaren plan nazionalaren berria. Horien aurrean defizitaren BPGren % 6,3ko helburua betetzeko hitza eman du De Guindosek, neurri osagarriak hartuta ere. Zentzu honetan, BEZaren igoerari esker doitze berriak egitea behar ez izatea espero du ministroak.

Bankuak batzeko proposamena

Horrela mintzatu da De Guindos Ecofin bileraren ostean. Bertan, Europar Batasuneko Ekonomia ministroak bildu dira bankuen batasunera jotzeko Europar Batzordeak egindako proposamena aztertzeko. Proposamen honen arabera, Europako Banku Zentralak euroguneko banku guztien kudeaketa eskuratuko luke.

Hala ere, Michel Barnier Finantza Zerbitzuetako eta Barne Merkatuko Europako komisarioak aitortu duenez, zailtasun handiak daude proposamen honen inguruan adostasuna lortzeko. Izan ere, hainbat Estatuk, Alemaniak barne, bere eszeptizimoa erakutsi dute.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak larunbat honetan azaldu duenez, erreformen plan nazionalak eta alor publikoan egindako murrizketek "ez dute zerikusirik", Gobernuak hitzartutako defizitaren helburua betetzea "beste bidetik" etorriko delako. De Guindosek adierazi duenez, euroguneko kideek "ondo hartu" dute erreformaren plan nazionalaren berria. Horien aurrean defizitaren BPGren % 6,3ko helburua betetzeko hitza eman du De Guindosek, neurri osagarriak hartuta ere. Zentzu honetan, BEZaren igoerari esker doitze berriak egitea behar ez izatea espero du ministroak.Bankuak batzeko proposamenaHorrela mintzatu da De Guindos Ecofin bileraren ostean. Bertan, Europar Batasuneko Ekonomia ministroak bildu dira bankuen batasunera jotzeko Europar Batzordeak egindako proposamena aztertzeko. Proposamen honen arabera, Europako Banku Zentralak euroguneko banku guztien kudeaketa eskuratuko luke. Hala ere, Michel Barnier Finantza Zerbitzuetako eta Barne Merkatuko Europako komisarioak aitortu duenez, zailtasun handiak daude proposamen honen inguruan adostasuna lortzeko. Izan ere, hainbat Estatuk, Alemaniak barne, bere eszeptizimoa erakutsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Batasun europarra Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Europako Banku Zentralari buruzko azken albisteak