Ekonomia -

Europako Justizia Auzitegia

Europak isuna ezarri dio Espainiari, 'Magefesa auzian'

Espainiak 20 milioi euroko isuna ordaindu beharko du, 1989an Indosa euskal enpresari emandako legez kanpoko diru-laguntzak ez berreskuratzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak 20 milioi euroko isuna ordaindu beharko du, 1989an Indosa euskal enpresari (Megafesaren filiala) emandako legez kanpoko diru-laguntzak ez berreskuratzeagatik. Gainera, hemendik aurrera, laguntzak berreskuratu gabe dauden egun bakoitzeko 50.000 euro ere ordaindu beharko ditu.

Hain zuzen ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2002. urteko ebazpen bat ez betetzeagatik zigortu du gaur Espainia. Ebazpen horretan, Europako Batzordearen txosten bat berretsi zuten, eta aipatu laguntzak berreskuratzera behartzen zuen Espainia.

1989an, Europako Batzordeak legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo zituen Espainiako Gobernuak eta hainbar erkidegok Magefesa taldearen lau enpresari (tartean Euskadiko Indosa) emandako laguntza batzuk.

Laguntzek taldearen krisia gainditzea zuten helburu, eta, batez ere, kreditu-abalak eta maileguak izan ziren, merkatuak eskainitakoak baino baldintza hobeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea